Zubitxo Korkoi
Piztu Lezok Zubitxo Korkoi festa antolatu du. 19:00etan ekingo diote Zubitxo Korkoi egunari gazteek, Tiñelutik hasiko den karro-poteoarekin. Ondoren, 20:00ak aldera, talde argazkia aterako dute Gurutze Santuaren plazan. Segidan Koldobike Gezala pilotalekura joango dira, han baitute afari elegantea; afalostean, egokien edo hoberen jantzi direnei sariak emango dizkiete. Nahi duenak gaua luzatzeko aukera izango du. Antolatzaileen oharra: nork bere edalontzia ekar dezala etxetik.
Iturria: Oarsoaldeko Hitza
1 month ago
Bekoerrota Kiroldegia
Bekoerrota Kiroldegia